Horregatik, ezkontza gonbidapenek une berezi hau euren ondoan ospatzeko duzuen ilusioa islatu behar dute.
Klasikotik eta tradizionaletik ihes egiten baduzue eta zuen neurriko zeremonia ospatu, zuen pertsona maiteenentzat giro atsegina sortu eta xehetasun bakoitzean zuen nortasuna islatu nahi baduzue…
Baieztapenak modu erraz eta atseginean kudeatu nahi badituzue, estresik gabe, gonbidatuei informazio garrantzitsua bidaltzeko behin eta berriz eskatu beharrik gabe...
Eta gainera, kontzientzia ekologikoa baduzue, diseinuari garrantzia ematen badiozue eta zuen balioekin bat datozen hornitzaileak aukeratzen badituzue…
Zuen esentzia eta balioak egun handiko xehetasun bakoitzean.
ZE ATAL IZAN DITZAKE?
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
ZE ATAL IZAN DITZAKE?
ZEIN IZANGO DA PROZESUA?
Kaixo, Aizpea naiz:
Diseinatzaile grafikoa, sinpletasuna eta artisautzaren miresle.
Gipuzkoako herri txiki batean hazi nintzen. Txikitan, perretxikoak eta gaztainak bilduz pasa nituen udazkenak; belaunetarainoko elurraz eta sutondoaz gozatuz neguak; basa-marrubien bila udaberriak; eta pagoen oinetan etxolak eraikiz udak.
Ingurunea zaintzeak nire jaioterriarekin, autozaintzarekin eta besteen zaintzarekin lotzen nau. Nire ongizatea eta inguratzen gaituen guztiarena elikatzen duen gurpila dela sinesten dut.
Horregatik, ia 10 urte daramatzat gure planeta eta bertan bizi garenok errespetatuz nola diseinatu ikertzen.
Ezkondu nintzenean, neuk diseinatutako web gonbidapenak bidaltzea zein erraza eta atsegina izan zen jabetu nintzen. Gonbidapenen esteka bidali bezain laster, gure pertsona maiteenen erreakzioak jasotzen hasi ginen:
Ezkontza gonbidapenak, politak izateaz gain, gonbidatuekin komunikazio erraza eta atsegina eskaintzea nahi baduzue, aukeratu zuen diseinu gustukoena eta ni arduratuko naiz webguneko testuak aldatzeaz zuen egun handira egokitzeko. Ze estilok transmititzen du zuen esentzia?
Berehala eta munduko edozein herrialdetara jakinaraziko duzu berria, zuhaitzik moztu beharrik gabe.
Planeta zainduko duzu zuhaitz-mozketa saihestuz eta hondakin eta emisio gutxiago sortuz.
Esperientzia hobea eskainiko diezu gonbidatuei, beti izango baitute planningaren, lekualdatzeen edo dresscodearen berri, besteak beste.
Erantzun guztiak leku berean jasoko dituzu: baieztapenak, busak, intolerantziak…
Datuak ahaztea edo gonbidatuei informazio garrantzitsua behin eta berriz eskatzea ekidingo duzu.
Zure balioekin eta bizi estiloarekin koherente zarela sentituko duzu.
TOPA!
web gonbitak entregatzeko esperientzia zuk nahi duzun bezain berezia izan daiteke.
Esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidal dezakezu Whatsappez, edo zure lagun maiteenekin bildu, ezkontza iragarri eta une horretan esteka bidali haien erreakzioak ikusteko. Egin dezagun brindisa!
Bezero hauek euren esperientzia kontatzen dizute:
Ezkontza webguneek 3 abantaila nagusi dituzte:
Web-gonbidapen bat zuen ezkontzaren inguruko webgune bat da, egun berezi honen inguruko guztia zuen familia eta lagunekin partekatzeko modu berritzaile bat. Gonbit digitalek ez bezala (irudi-formatuan edo dokumentu digitalean), aukera ematen dute bikotearen historia azaltzeko, argazkiak eransteko, ekitaldiari buruzko informazio guztia jasotzeko… Gainera, gonbidatuek parte hartuko dute asistentzia baieztatzeko, alergiak edo intolerantziak adierazteko, autobusaren erabilera adierazteko, bikoteari mezu bat bidaltzeko… Tira, zure ezkontza-eguna askoz errazago prestatzeko.
Web gonbitak entregatzeko esperientzia zuk nahi duzun bezain berezia izan daiteke. Esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidal dezakezu Whatsappez, edo zure familia eta lagun maiteenekin bildu, ezkontza iragarri eta une horretan esteka bidali haien erreakzioak ikusteko.
Gogoratu: esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidaltzen baduzu, hare hobeto.
Gonbidatuei bidaliko diezuen web gonbitaren estekak egitura hau izango du: "www.gonbidapena.eus/izena-izena". Adibidez, zuen izenak Lara eta Joel badira, hau izango da: www.gonbidapena.eus/lara-joel
Bai, noski. Horretarako, nahi dituzuen hizkuntzen itzulpenak bidali beharko dizkidazue. Hizkuntza bakoitzak bere link bereizia izango du. Gonbidapena aparteko hizkuntza bakoitzean sortzeak 100€-ko kostua izango du (zergak barne), eta oinarrizko prezioari gehituko zaio.
Ohikoena «bai, nahi dut» esan baino 3-4 hilabete lehenago bidaltzea da, baina zuen gonbidatuak bizi diren distantziaren araberakoa izango da (urrun bizi badira, hegaldiak eta hotelak aldez aurretik erreserbatu beharko dituzte), baita zuen nahien araberakoa ere.
Hoberena gonbitak lehenbailehen enkargatzea da, zuen entrega-data bermatzeko; izan ere, hilean gehienez 4 bikoterekin aritzen naiz lanean. Gutxieneko epea gonbitak eman nahi dituzuen eguna baino hilabete lehenago izango da, betiere agendan lekurik bada. Zuen web gonbidapena erreserbatu dezakezu hemen.
Ezkontza eguna bizitzako une magiko horietako bat da: errepikaezina. Horregatik, diseinu bakoitza 35 bikoteri bakarrik saltzen diegu, zuen gonbidapena ere berezia eta ia bakarra dela senti dezazuen.