LAINO

Ezkontza web gonbidapena

Diseinu alai eta dibertigarria bilatzen duten bikoteentzat, azukrezko kotoian inspiratua.

Prezioa: 390€

Zergatik dira hain bereziak web
formatuan egindako gonbidapen hauek?

Zuen ezkontzari buruzko webgune oso bat

Bidalketa eta baieztapenak kontrolpean

Ezkontzaren gonbidapena munduko edozein herrialdetara bidaliko duzu modu erraz eta azkarrean. Gainera, baieztapen eta xehetasun guztiak emailez jasoko dituzu eta excel batean gordeko dira automatikoki. Agur estresari eta datuak ahazteari!

Naturaren babes eta zaintza

Web-gonbiten bidez, zuhaitzen mozketa saihestu, prozesu industrialak minimizatu eta emisio eta hondakin gutxiago sortuko dituzu. Gainera, zure balioekin koherente izateak primeran sentiaraziko zaitu.

Alde teknikoa esku onetan

Ez duzu diseinua, maketazioa edo programazioa jakin behar. Ni arduratuko naiz gonbidapena zuen testuekin egokitzeaz eta formularioa zuen emailarekin konfiguratzeaz, guztiak ederki funtziona dezan.

Ze atal izango ditu web-gonbidapenak?

Zuen jendea munduan zehar banatuta dago? Web gonbidapena hainbat hizkuntzetan egin dezakegu gonbidatu bakoitzak bere mintzairan irakur dezan.

Zein izango da prozesua?

Zuen web-gonbidapenetatik 3 urratsera zaude

– 01 –

DISEINUA

Lehenik, gehien identifikatzen zaituzten diseinua aukeratu, entrega data zehaztu eta ordainketa egingo duzue. Zuen egun handiari buruzko xehetasunen galdetegia betetzeko ere eskatuko dizuet.

– 02 –

PERTSONALIZAZIOA

Zuen testu eta datuekin aukeratu duzuen web gonbita pertsonalizatuko dut. Aldi berean, baieztapen formularioa zuen emailera lotuko dut eta dena ondo dabilela egiaztatuko dugu.

– 03 –

OSPATZERA!

Esteka gonbidatuei bidali eta baieztapenak emailez jasoko dituzue. Gainera, automatikoki excel batean gordeko dira, informazio guztia leku berean argi eta ordenatuta edukitzeko.

Web-gonbitak ezkontza-datuak bidaltzen dizkidazuenetik bi asteetara bidaltzeko prest egongo dira. Prozesu erraz, arin eta zoriontsua posible da :)

Hona hemen ohiko galderen erantzunak:

Web gonbitak entregatzeko esperientzia zuk nahi duzun bezain berezia izan daiteke.

Esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidal dezakezu Whatsappez, edo zure familia eta lagun maiteenekin bildu, ezkontza iragarri eta une horretan esteka bidali haien erreakzioak ikusteko.

Gonbidatuei bidaliko diezuen web gonbitaren estekak egitura hau izango du: www.gonbidapena.eus/izena-izena

Adibidez, zuen izenak Lara eta Joel badira, hau izango da: www.gonbidapena.eus/lara-joel

Ohikoena «bai, nahi dut» esan baino 3-4 hilabete lehenago bidaltzea da, baina zuen gonbidatuak bizi diren distantziaren araberakoa izango da (urrun bizi badira, hegaldiak eta hotelak aldez aurretik erreserbatu beharko dituzte), baita zuen nahien araberakoa ere.

Hoberena gonbitak lehenbailehen enkargatzea da, zuen entrega-data bermatzeko; izan ere, hilean gehienez 4 bikoterekin aritzen naiz lanean. Gutxieneko epea gonbitak eman nahi dituzuen eguna baino hilabete lehenago izango da, betiere agendan lekurik bada.

Bai, noski. Horretarako, nahi dituzuen hizkuntzen itzulpenak bidali beharko dizkidazue. Hizkuntza bakoitzak bere link bereizia izango du. Gonbidapena aparteko hizkuntza bakoitzean sortzeak 100€-ko kostua izango du (zergak barne), eta oinarrizko prezioari gehituko zaio.

Gonbidatuek mugikorrean, tabletan eta ordenagailuan ireki ahal izango dute esteka. Web gonbidapenak «responsive» dira, horrek esan nahi du mota guztietako pantailetara egokitzen direla. Interneteko konexioa besterik ez dute beharko.

Hau kontatzen dizute kontratatu nauten
bezero batzuk:

Kaixo, Aizpea naiz, diseinatzaile grafikoa eta Gonbidapena.eus proiektuaren sortzailea.

Ezkontza gonbidapenak, politak izateaz gain, gonbidatuekin komunikazio erraza eta atsegina eskaintzea nahi baduzue, leku egokian zaude.

Aukeratu gehien identifikatzen zaituzten diseinua, bidali zuen egun handiko datuak eta utzi alde teknikoa nire esku. Neu arduratuko naiz testuak pertsonalizatzeaz eta zuen web gonbidapena bidaltzeko prest entregatuko dizuet.