Ezkontza gonbidapen digital jasangarriak

Diseinu profesionalak web formatuan bidaltzeko prest: hauek dira bila zenbiltzan ezkontza gonbidapen ekologikoak.

Partekatu eta ospatu zuen maitasuna ingurunea errespetatuz.

Lekua, argazkilaria, eztei-bidaia… funtsezkoa aukeratu duzue eta xehetasunak zehazteko ordua da: gonbidapenak, esaterako.

Zure bikotearekin ezkutuan antolatzen ari zaren guztia egia bihurtuko da berria jakinaraztean: zuen izenak eta data idatzita ikustea, ilusioa zuen lagun maiteenekin partekatzea...

Ezkontza gonbidapenak: ilusioa errealitate bihurtzeko unea.

Partekatu albistea modu berezi eta bakarrean, ingurumena errespetatuz.

Zuen ezkontzak zuen izaera eta balioak islatzea, planeta zaintzea eta zuen gonbidatuak berezi sentiaraztea nahi baduzue…

Web gonbidapen jasangarriak dira bilatzen duzuen irtenbidea, izan ere...

Zuhaitz-mozketa ekiditen dute

Hondakin gutxiago sortzen dute

Prozesu industrialak eta haien emisioak minimizatzen dituzte

TOPA!

Zaindu magia:

web gonbitak entregatzeko esperientzia zuk nahi duzun bezain berezia izan daiteke.

Esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidal dezakezu Whatsappez, edo zure lagun maiteenekin bildu, ezkontza iragarri eta une horretan esteka bidali haien erreakzioak ikusteko. Egin dezagun brindisa!

Ezkontza-gonbidapen jasangarriak gonbidapen hauek

Ezkontza jasangarria planeta zaintzeko zure aletxoa da

Ezagutu ezaugarri guztiak:

  • Save the date
  • Atzera kontaketa
  • Bikotearen historia
  • Eguneko plangintza
  • Ordutegi + kokalekuak
  • Asistentzia formularioa
  • Autobusen aukeraketa
  • Alergia + intolerantziak
  • Eskertza orria
  1. BIKOTEA: Gehien identifikatzen zaituzten diseinua aukeratu eta ordainketa egin.
  2. DISEINATZAILEA: Ongietorri mezua eta galdetegia bidaliko dizkizuet.
  3. BIKOTEA: Zuen ezkontzari buruzko erantzun guztiak bidaliko dizkidazue.
  4. DISEINATZAILEA: Gonbita zuen testuekin pertsonalizatuko dut.
  5. BIKOTEA + DISEINATZAILEA: Dena ondo dabilela egiaztatuko dugu.
  6. BIKOTEA: Gonbidatuei esteka bidaliko diezue.
  7. BIKOTEA: Baieztapenak eta informazio guztia emailez jasoko dituzue.

Gonbidapenak bidaltzeko prest izango dituzue testuak bidaltzen dizkidazuenetik bi asteetara. Erraza + Azkarra + Atsegina: Topa!

Kaixo, Aizpea naiz:

Diseinatzaile grafikoa, sinpletasuna eta artisautzaren miresle.

Gipuzkoako herri txiki batean hazi nintzen. Txikitan, perretxikoak eta gaztainak bilduz pasa nituen udazkenak; belaunetarainoko elurraz eta sutondoaz gozatuz neguak; basa-marrubien bila udaberriak; eta pagoen oinetan etxolak eraikiz udak.

Ingurunea zaintzeak nire jaioterriarekin, autozaintzarekin eta besteen zaintzarekin lotzen nau. Nire ongizatea eta inguratzen gaituen guztiarena elikatzen duen gurpila dela sinesten dut.

Horregatik, ia 10 urte daramatzat gure planeta eta bertan bizi garenok errespetatuz nola diseinatu ikertzen.

Baliteke hemen ikusi izana:

Ezkondu nintzenean, neuk diseinatutako web gonbidapenak bidaltzea zein erraza eta atsegina izan zen jabetu nintzen. Gonbidapenen esteka bidali bezain laster, gure pertsona maiteenen erreakzioak jasotzen hasi ginen:

Dena hain ondo atera zenez eta gonbidatuak hain pozik geratu zirenez, tresna hau beste bikote batzuekin partekatzea erabaki nuen, Gonbidapena.eus sortuz.

Ordutik, gonbidapenak sortu eta baieztapenak kudeatzen laguntzen diet bikoteei, momentu erraz eta atsegina izan dadin.

Ze diseinuk islatzen du zuen ezkontzaren estiloa?

Aukeratu zuen nortasunarekin bat datorren diseinua eta ni arduratuko naiz web-gonbidapeneko testuak editatzeaz, zuen egun handira egokitzeko.

BOTANIKA

Sotil & Naturala

LAZTAN

Goxoa & Autentikoa

GAUA

Minimal & Elegantea

LAINO

Alai & Dibertigarria

Ezkontza web gonbidapen jasangarriekin:

Zuhaitz-mozketa saihestuko duzu eta hondakin gutxiago sortuko duzu planetarentzat.

Azkar eta estresik gabe entregatuko dituzu gonbit guztiak, baita urrutien bizi direnei ere.

Esperientzia hobea eskainiko diezu gonbidatuei, beti izango baitute planningaren, lekualdatzeen edo dresscodearen berri.

Erantzun guztiak leku berean jasoko dituzu: baieztapenak, busak, intolerantziak…

Datuak ahaztea edo gonbidatuei informazio garrantzitsua behin eta berriz eskatzea ekidingo duzu.

Zure balioekin eta bizi estiloarekin koherente zarela sentituko duzu.

Gainera, Gonbidapena.eus aukeratzean, baso autoktonoen landaketa sustatzen duzu.

Webguneak sortzen dituen CO2 emisioak konpentsatzen ditugu Itsason (Gipuzkoa) baso autoktonoa berreskuratzeko zuhaitzak landatuz.

Bezero zoriontsuen hitz politak

Ohiko galderak:

Web gonbidapen jasangarriek hiru abantaila nagusi dituzte:

  1. Bidaltzeko prest: ni arduratuko naiz alde tekniko guztiaz.
  2. Berehalakotasuna: estres gutxiago zure gonbidatuak kudeatzeko.
  3. Hondakinen murrizketa: papera erabiltzea saihesten duzu, web formatuan baitira.

WhatsApp, emaila edo sare sozialak erabil ditzakezu web-gonbitaren esteka bidaltzeko.

Gogoratu: esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidaltzen baduzu, hare hobeto.

Kontutan izan gonbidatuek data erreserbatu eta egun handirako prestatzeko denbora beharko dutela. Horregatik, ospakizun eguna baino 3-4 hilabete lehenago gonbidapena bidaltzea da ohikoena.

Web-gonbitekin are gehiago pertsonalizatuko duzu zure ezkontza. Gonbit digitalek ez bezala (irudi-formatuan edo dokumentu digitalean), aukera ematen dute bikotearen historia azaltzeko, argazkiak eransteko, ekitaldiari buruzko informazio guztia jasotzeko… Gainera, gonbidatuek parte hartuko dute asistentzia baieztatzeko, alergiak edo intolerantziak adierazteko, autobusaren erabilera adierazteko, bikoteari mezu bat bidaltzeko… Tira, zure ezkontza-eguna errazago prestatzeko.

Ezkontza web-gonbidapenak: edizio mugatuak

Ezkontza eguna bizitzako une magiko horietako bat da: errepikaezina. Horregatik, diseinu bakoitza 35 bikoteri bakarrik saltzen diegu, zuen gonbidapena ere berezia eta ia bakarra dela senti dezazuen.

Aukeratu zuen izaera hobetoen transmititzen duen web-gonbidapen diseinua:

BOTANIKA

Sotil & Naturala

LAZTAN

Goxoa & Autentikoa

GAUA

Minimal & Elegantea

LAINO

Alai & Dibertigarria