Partekatu albiste handia ezkontza web-gonbidapena pertsonalizatuekin

Nola transmititu zuen estiloa ezkontza gonbidapenean?

Edozein bikoteren ametsa da gonbidatuek egun handiaz gozatzea.

Horregatik, ezkontza gonbidapenek une berezi hau euren ondoan ospatzeko duzuen ilusioa islatu behar dute.

Klasikotik eta tradizionaletik ihes egiten baduzue eta zuen neurriko zeremonia ospatu, zuen pertsona maiteenentzat giro atsegina sortu eta xehetasun bakoitzean zuen nortasuna islatu nahi baduzue…

Eta gainera, kontzientzia ekologikoa baduzue, diseinuari garrantzia ematen badiozue eta zuen balioekin bat datozen hornitzaileak aukeratzen badituzue…

Sekretutik ilusio partekatura, ezkontza web gonbidapenekin:

Zuen esentzia eta balioak egun handiko xehetasun bakoitzean.

Ezkontza gonbidapenak web formatuan

Zuen ezkontzarako webgune bat, ospakizun gogoangarri bat

ZE ATAL IZAN DITZAKE?

  • Atzera kontaketa eta data egutegian gordetzeko botoia
  • Asistentzia formularioa, autobusak eta alergiak
  • Dresscode, ezkontza opariak eta abarrei buruzko oharrak
  • Eguneko plangintza, ordutegi eta kokalekuekin
  • Eskertza orria argazki-galeriara botoiarekin

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

  1. Aukeratu gehien identifikatzen zaituzten diseinua.
  2. Gonbidapena zuen testuekin pertsonalizatuko dizuet.
  3. Bidali esteka gonbidatuei eta gozatu gainerako prestaketez!

Ze desberdintasun dago ezkontza web-gonbidapena eta gonbidapen digitalen artean?

GONBIDAPEN DIGITALAK

Betikoa beste formatu batean

WEB GONBIDAPENAK

Esperientzia osoa zuen gonbidatuentzat

JPG edo PDF artxibo digitalak dira.

Zuen ezkontzari buruzko web orrialdea da.

Espazioa txikia da: ezinbesteko datuak bakarrik partekatzen dira.

Webgunea zabalagoa da: zuen historia, eguneko plangintza eta ezkontzako xehetasun garrantzitsu guztiak kontatzeko lekua duzue, gonbidapen pertsonalagoa eginez.

Asistentzia baieztatzeko eskatzen da, baina erantzun osatugabeak jasotzen dira, eta behin eta berriz galdetu behar diezu gonbidatuei elikadura-intolerantziei, busen erabilerari eta abarri buruz.

Funtsezko galdera guztiak biltzen dituen baieztapen-formulario bat du: gonbidatuen eta bikoteen asistentzia, elikadura-intolerantziak, busaen erabilera... gonbidatuek datu guztiak erantzungo dituzte leku berean.

Erantzunak hainbat kanalen bidez jasotzen dituzu: dei bat, whatsapp bat, sare sozialak, aurrez aurre… erraza da informazio garrantzitsua ahaztea edo galtzea.

Erantzun guztiak leku berean jasoko dituzu: emailean. Gainera, informazio guztia taula batean gordetzen da modu automatiko eta ordenatuan, hornitzaileei erraz bidaltzeko: jatetxea, garraio-enpresa, zeremonia-kudeatzailea…

Gonbidatuek informazioa jasotzen dute.

Gonbidatuek esperientzi aparta dute lehen minututik eta ospakizunaren parte sentitzen dira.

Esperientzia gogoangarria lehen minututik, ezkontza web-gonbidapenekin.

Kaixo, Aizpea naiz:

Diseinatzaile grafikoa, sinpletasuna eta artisautzaren miresle.

Ezkondu nintzenean, neuk diseinatutako web gonbidapenak bidaltzea zein erraza eta atsegina izan zen jabetu nintzen. Dena hain ondo atera zenez eta gonbidatuak hain pozik geratu zirenez, gonbidapena.eus sortzea erabaki nuen, zerbitzu hau beste bikote batzuen eskura jartzeko asmoz.

Ingurunea eta pertsonak zaintzen diren herri txiki batean hazi nintzen: betidanik elkarlanean aritu gara gure herritxoa garatzen, bizilagunen artean elkar lagunduz eta ingurunea errespetatuz.

Eta zorionekoa naiz nire lanaren bidez ere horretan jarraitzen dudalako. Izan ere, edertasunaren, jasangarritasunaren eta funtzionaltasunaren bidez ongizatea sortzeko tresna da diseinua nire ustez.

Badakit ezkontzaren xehetasun guztiak antolatzea pozgarri bezain itogarria izan daitekeela.

Horregatik, ezkontzako gonbidapenen sorrera eta kudeaketa zuretzat eta zure bikotearentzat une atsegin, erraz eta arina izaten lagundu nahi nizueke.

Baliteke hemen ikusi izana:

Ezkontza web gonbidapen pertsonalizatuekin:

Berehala eta munduko edozein herrialdetara jakinaraziko duzu berria, zuhaitzik moztu beharrik gabe.

Esperientzia hobea eskainiko diezu gonbidatuei, beti izango baitute planningaren, lekualdatzeen edo dresscodearen berri, besteak beste.

Erantzun guztiak leku berean jasoko dituzu: baieztapenak, busak, intolerantziak…

Datuak ahaztea edo gonbidatuei informazio garrantzitsua behin eta berriz eskatzea ekidingo duzu.

Zure balioekin eta bizi estiloarekin koherente zarela sentituko duzu.

Bezero zoriontsuen hitz politak

Doako testa:

Ezagutu nola transmititu zuen pertsonalitatea koloreen bidez ezkontza web gonbidapenetan.