Ilusioa, urduritasuna, emozioa, ziurgabetasuna, poza, zirrara…

Zorionak! Emozioen zurrunbilo honek ezkontza mimoz eta arretaz prestatzen ari zaretela erakusten du.

Badakit egun handiko xehetasun guztiak antolatzea zirraragarria bezain estresagarria izan daitekeela.

Horregatik, gonbidapenak sortu eta baieztapenak kudeatzea erraza, azkarra eta atsegina izaten lagundu nahi dizuet.

Kaixo, Aizpea naiz, diseinatzaile grafikoa eta Gonbidapena.eus proiektuaren sortzailea.

Bizitza osoa daramat gure inguruneaz maiteminduta eta ia 10 urte gure planeta eta bertan bizi garenok errespetatuz diseinatzen.

Ikasketak amaitu bezain laster jakin nuen ez nuela nire lanaren bidez marka handien hazkundean lagundu nahi. Beraz, diseinu grafiko jasangarriko estudio propioa sortzea erabaki nuen: aizuaiz. Ordutik, negozio etikoei lagundu diet euren marka, bilgarri eta webguneak diseinatuz.

Diseinu on bat sortzeko edertasuna, funtzionaltasuna eta jasangarritasuna bateratu behar direla uste dut.

Horregatik, modu kontzientean diseinatzeaz gain, 2020tik Itsasoko baso autoktonoa berreskuratzeko zuhaitz landaketetan parte hartzen dut urtero.

10.5 hektareatan 3.000 zuhaitz baino gehiago landatu ditugu dagoeneko: haritzak, gaztainondoak, gereziondoak, astigarrak, ezkiak, lizarrak, pagoak…

Horrela, nire inguruko ondare naturala zaintzeaz gain, nire webguneak eta diseinatzen ditudan gonbidapenek sortzen dituzten CO2 emisioak neutralizatzen laguntzen dut.

Nire bikoteak eta biok ezkontzea erabaki genuenean eta gonbidapenetan pentsatzen hasi ginenean, argi genituen ezinbestekoak:

Gonbidapen polita, pertsonala eta hurbila sortzea, gure historia kontatuz.

Gonbidapenak azkar eta erraz bidaltzea, baita urrutien bizi diren gonbidatuei ere.

Testuak hainbat hizkuntzatan izatea, denek euren hizkuntzan irakurri ahal izateko.

Informazio garrantzitsu guztia (baieztapenak, busen erabilera, elikadura-intolerantziak...) leku berean jasotzea, ezkontza-hornitzaileei informazioa modu ordenatuan helarazteko.

Ingurunea eta pertsonak zainduko dituen irtenbide jasangarria aurkitzea.

Lehen minututik gure gonbidatuei esperientzia atsegina eskaintzea, gonbidapenek ezkontzaren hasiera markatzen baitute.

Zerrenda hori eskuetan, argi ikusi genuen aukerarik onena gonbidapen interaktibo bat sortzea zela, gonbidapen hauek.

ESAN ETA EGIN!

Neronek diseinatutako gonbidapenen esteka bidali bezain laster, gure pertsona maiteenen erreakzioak jasotzen hasi ginen:

Dena hain ondo atera zenez eta gonbidatuak hain pozik geratu zirenez, tresna hau beste bikote batzuekin partekatzea erabaki nuen, Gonbidapena.eus sortuz.

Aurrez diseinatutako web gonbidapen hauen bidez, ezkontzaren albistea modu polit, praktiko eta ekologikoan jakinarazten lagundu nahi dizut.

Aukeratu gehien identifikatzen zaituzten diseinua, bidali zuen egun handiko datuak eta utzi alde teknikoa nire esku. Neu arduratuko naiz testuak pertsonalizatzeaz eta zuen web gonbidapena bidaltzeko prest entregatuko dizuet.

Esperientzia gogoangarria lehen minututik, zuen ezkontzako webgunearekin.

Aukeratu diseinu gogokoena eta ospatu zuen maitasuna ingurunea errespetatuz:

BOTANIKA

Sotil & Naturala

LAZTAN

Goxoa & Autentikoa

GAUA

Minimal & Elegantea

LAINO

Alai & Dibertigarria