Orain dela bost urteko
udarako harremana
Gaur egungo parajera
eskutikan daramana
Zuekin konpartitzeko
sortu nahi genuen plana
Eta egun bat hautatu
egutegietan barna
Ez baita erraz eskertzen
bizi euskarri izana
“Betirako izango da”
elkarri gera esana
Denok hala izateko
prestatuko dugu dana
Bidali zure erantzuna formulario bidez
martxoaren 15a baino lehen. Eskerrik asko!